86 pertsonek eman dute odola gaurkoan. Eman ezin izan dutenentzat bigarren aukera bat egongo da aurki. Zorionak eta eskerrik asko parte hartu dezuten guztioi!
Goierri Eskolak autobus zerbitzu berria jarri du Tolosaldeatik eta Urola Garaitik. Informazio gehiago nahi baduzu eskolako Idazkaritza Akademikoarekin jarri harremanetan. Negu honetan goxo-goxo bidaiatzeko aukera izango duzu.
Datorren urtean gure Eskolan Batxilergoa egiteko izena eman bazenuen, lehenengo kurtsorako onartua izan zaren edo ez hemen ikus ahal duzu. Bigarren kurtsorako izena eman bazenuen berriz, hemen.
Datorren ostegunean, ekainak 2, goizeko 9:45etan hasiko delarik, RENISHAW etxearen eskutik, berrikuntza jardunaldia izango dugu Goierri Eskolan. Bertan, makina - erremintetako azken aurrerapenei buruzko informazioa eskuratu ahal izango dugu.
EKAINAK(Junio) 6 eta 7an :ordutegiagoizeko 9:00etatik 14:00etara
Batxilergoa
Hasierako data
Amaierako data
Ekintza
Maiatzaren 2a
2 de MAYO
Maiatzaren 11a
11 de Mayo
Eskabide eta dokumentazioaren aurkezpena
Entrega de solicitudes y documentación
Ekainaren 3a
3 de JUNIO
Behin behineko zerrenden argitalpena
Publicación de las listas provisionales
Ekainaren 8arte
8 de JUNIO
Behin – behineko zerrendei erreklamazioen aurkezpena
Reclamaciones a las listas provisionales
Ekainaren 10a
10 de JUNIO
Behin – betiko zerrenden argitalpena
Publicación de las listas definitivas
Ekainaren 20a
20 de JUNIO
Uztailaren 5a
5 de JULIO
Matrikula egiteko aldi arrunta
Periodo ordinario de matrícula
Prozesuan onartutako ikasleek eta prozesu horretan parte hartu behar ez dutenek (maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleek) egutegian zehaztutako egunetan egin beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.
HLPP / PCPI – Hasierako Lanbide Prestakuntza Programak
Hasierako data
Amaierako data
Ekintza
Ekainaren1a
1 de JUNIO
Ekainaren 15a
15 de JUNIO
Eskabide eta dokumentazioaren aurkezpena
Entrega de solicitudes y documentación
Ekainaren 20a
20 de JUNIO
Behin – behineko zerrenden argitalpena
Publicación de las listas provisionales
Ekainaren 22arte
22 de JUNIO
Behin – behineko zerrendei erreklamazioen aurkezpena
Reclamaciones a las listas provisionales
Ekainaren 23a
23 de JUNIO
Behin – betiko zerrenden argitalpena
Publicación de las listas definitivas
Ekainaren 23a
23 de JUNIO
Uztailaren 5a
5 de JULIO
Matrikulazioa
Matriculación
Erdi eta Goi Mailako Hezkuntza Zikloak
Hasierako data
Amaierako data
Ekintza
Ekainaren 1a
1 de JUNIO
Ekainaren 10a(barne)
10 de JUNIO(inclusive)
Eskabide eta dokumentazioaren aurkezpena
Entrega de solicitudes y documentación
Ekainaren 24a, 14:00ak arte
Hasta el 24 de JUNIO, 14:00
Eskatzailearen espediente akademikoa edota sarrera-proba gainditu izanaren ziurtagiria –proba hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko deialdian egin ez bada– aurkezteko / Entrega del expediente académico
Ekainaren 28a
28 de JUNIO
Behin – behineko zerrenden argitalpena
Publicación de las listas provisionales
Ekainaren 30arte
Hasta30 JUNIO
Behin – behineko zerrendei erreklamazioen aurkezpena
Reclamaciones a las listas provisionales
Uztailaren 1a
1 de JULIO
Behin – betiko zerrenden argitalpena
Publicación de las listas definitivas
Uztailaren 4
4 de JULIO
Uztailaren 8ra(barne)
8 de JULIO(inclusive)
Matrikula egiteko aldi arrunta
Periodo ordinario de matrícula
Prozesuan onartutako ikasleek eta prozesu horretan parte hartu behar ez dutenek (maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen diren ikasleek) egutegian zehaztutako egunetan egin beharko dute matrikula. Bestela, esleitutako plazari uko egin diotela ulertuko da.
ZIKLOETAN AURREMATRIKULA EGITEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
-N.A.N.aren fotokopia eta Espediente akademikoaren fotokopia.
Datorren irailaren 21etik 28ra Administrazio eta Finantzako zikloko 2. kurtsoko ikasleak eta haien irakasleak Holandara joango dira hango ROC Eindhoven ikastetxearekin egindako elkartrukatzeari amaiera emateko.
Datorren larunbatean, maiatzaren 8an, goizeko 10etan ate irekietako jardunaldia izango dugu Goierri Eskolan, Batxilergo eta Lanbide Heziketari zuzendutakoa.
Apirilaren 29an, arratsaldeko 17.30etan Goierri Eskolan, eskolako irakasle zenaren Jose Luis Lasaren txostena "Balioak, gaur egungo gizartean" aurkeztuko da.
Aurreko larunbatean, hilak 13, 30 pertsona inguru bildu ginen Goierri Eskolan - ikasle, ikasle - ohi, guraso, enpresa, administrazioa, irakasle, ezirakasle, gizarte - ordezkariak - Goierri Eskolaren etorkizuna diseinatzeko asmotan.
Azaroaren 16ean eta Kalitatearen Europar Astearen barruan Lortekek, Goierri Berrikuntza Gunea eta Cesol erakundeen laguntzaz "ISO 3834 ezarpen eta ziurtapena, kalitatearen aldeko apostua eta soldaturiko produkzioaren fidagarritasuna" izenburua duen ekitaldia burutuko du.
Aurreko ostiralean, otsailak 13, Nikaraguako 4 bisitari izan genituen Eskolan. Bisitari hauek Lanbide Heziketako Kalitatearen Agentziaren Zuzendariak lagunduta etorri ziren gure Eskolako esperientzia ezagutzera.
Hautagaien aurkezpenerako epea itxi da, dagoeneko. Ondorioz, ikasleen ordezkarien hautaketarako bozketa egingo dugu datorren abenduaren 17an. Gurasoen ordezkarirako ez da bozketa beharrik izango.
Urriaren 1etik 8ra Eskolan ROC Eindhoven ikastetxeko 8 ikasle holandar gure artean izango ditugu. Gure Eskolako 8 ikaslek bisita bueltatuko diete otsailean.
Datorren ostegunean, hilak 21, arratsaldeko 6etan, Areto nagusian bideokonferentzia bidez Jesús Obrero ikastetxearen irakaslea den Eduardo Ochoak emango duen konferentzia jarraitu ahal izango dugu.
Aforoa mugaturik dagoela, bertara etorri nahi baduzu, jar zaitez arren gurekin harremanetan 943 880062 telefonora deituz edota bulegoa@goierrieskola.org helbidean.
Hemen dugu dagoeneko. Goierri Lanbide Eskolak Investors in People agiria eskuratu du. Are gehiago, profilaren arabera egindako ikuskapenean emaitza bikainak lortu ditu.
Azaroaren 17an, 16:00etan hasita eta 4. eraikinean "Soldadura bidezko eraikuntzen fabrikazioa eta kontrola" CPCERET jardunaldia burutuko dugu Goierri Eskolan.
Batxilergo mailan aurten aurrera eraman behar diren elkartrukatzeak dagoeneko martxan daude. Lehenengo mailako ikasleek Txekiako, Ceske Budejovice-ko, Biskupské Gymnazium J.N. Neumanna eskolako ikasleekin burutuko dute, eta bigarren mailako ikasleek, joandako urtean bezala, Eslobeniako, Liublianako, Gimnazija Vic eskolako ikasleekin.