Formazioa

Goierri Eskolako hezkuntza eskaintza ikasle partikularren eta enpresen beharrei egokiturik dago, enpresa-munduari zuzendutako eskaintza-zabalaren bidez. Era honetara, enpresek beraien baliabideei etekin handiena ateratzeko aukera dute, beraien langileak sektore bakoitzaren uneko beharren arabera formatuz, etengabeko hezkuntza eta berrikuntza sistemaren barnean.

Goierri Eskolako ezagutza-esparruak honakoak dira:

Automatizazio industrialak eta makina elektrikoak
Industria-diseinua
Industria-kalkulua
Industria-antolakuntza
Soldaketa
Fabrikazio mekanikoa

Kalitate-kontrola: metrologia, entsegu ez suntsikor eta suntsikorrak
Administrazioa eta Finantzak
Segurtasuna eta lan-osasuna
Informatika eta sareak
Telekomunikazio- eta elektrizitate-instalazioak

Ofimatika
Kalitate-kudeaketa
Industriako eta karrozeriako pintura
Ibilgailuen konponketa
Sukaldaritza eta gozogintza

Ziurtagiri profesionala, Lanbidek igorritako ziurtagiri ofiziala da eta Kualifikazio Profesionalen Katalogo Nazionaleko prestakuntza profesional jakin batean, langileak duen gaitasuna egiatztatzen du. Ziurtagiri hau duen pertsonak jarduera profesional zehatz bat betetzeko duen gaitasuna ziurtatzen du.

Goierri Eskolak enpresa bakoitzaren nahiz gizarteak une oro dituen beharrei egokitutako eskaintza du; formazio hau, enpresa edo erakunde bakoitzaren unean uneko egoerari egokituta dago, bere formazio-beharrei erantzuteko.

Aldi berean, Goierri Eskolak Goierri Berrikuntza Gunean kokaturiko enpresekin duen sinergiari esker, GOIEKIN metodologiaren aplikazioan oinarritutako zerbitzu integrala eskaintzen du, formazio, teknologia eta antolakuntza-beharren diagnosiak eginez, bere eraginpean dagoen enpresaren edo erakundearen errendimendua optimizatzeko eta areagotzeko helburuarekin.

Ikastaroen zerrenda ikusiInformazio gehiago eskatu

Aretoen alokairua

Goierri Eskolak prest ditu 150 pertsona arteko edukierako aretoak, gure lan-taldearen gidaritzapean, ikus-entzunezko eta maila goreneko teknologiaz horniturik, mintegi, ikastaro, bideo-hitzaldi edo enpresa-bilerak burutu ahal izateko aukera aparta eskainiz.

Informazio gehiago eskatu

Enpresentzako guneen alokairua

Goierri Eskolak, bereziki oinarri teknologikoa duten enpresak bertan betiereko finkatzeko moduko instalakuntza moderno eta eogkituak ditu; ingurune berriztatzaile batean, enpresa-ekimenen garapena errazteko asmoarekin.

Erakundeak, bestalde, Goierri Eskolak dituen instalakuntza eta zerbitzu orokorrez balia daitezke:

Informazio gehiago eskatu

Batzar-aretoa
Bilera gelak
IIBZ (Ikasketa eta Ikerketarako Baliabide Zentroa)
Liburutegia
Erreprografia-zerbitzuak
Kafetegia

Kudeaketa-sistemetan aholkularitza

Goierri Eskolak enpresentzako aholkularitza zerbitzua eskaintzen du, diseinuan, dokumentazioaren garapenean, kudeaketa-sistemen ezarpenean edo sistemen integrazioan kolaboratzeko aukera ematen duelarik, bai eta barne-ikuskapena eta ondorengo jarraipena egiteko ere.

Goieri Eskolak frogatutako esperientzia du kudeaketa-sistemen ezarpenean:

Kalitatea
ISO 9001 araua
ISO 9100 Aeronautika alorrean
ISO 3834 Soldaketa-prozesuetan
Seguritatea
OHSAS 18001 estandarra
Ingurumena
ISO 14001, Ekoscan araua

Formazioaren Kudeaketa

Enpresentzat, langileen formazio-kudeaketa eginkizun korapilotsua izan daiteke. Goierri Eskolak formazio-kudeaketarako zerbitzu integrala eskaintzen du.

Beharren azterketa

Enpresek dituzten beharren azterketa eta formazio-planak abian jartzeko estrategia egokienen definizioa.

Formazio-planak

Enpresa nahiz erakundeentzako modalitate desberdinetako formazio-planen garapena: enpresan bertan edo Goierri Eskolako instalazioetan.

Segimendua, ebaluazioa eta kontrola

Formazioaren segimendua, ebaluazioa eta kontrola, teknologia gaurkotuenak erabiliz, inbertsioan ahal den ekoizpen eta errentagarritasun handiena erdiesteko.

Diru-laguntzak

Enpresei, eskatu nahi dituzten diru-laguntzen tramitazioan eta kudeaketan laguntza.

Informazio gehiago eskatu

Lanbideren Zentro Laguntzailea

Goierri Eskolak enpresa eta langileei lan-bilaketarako doaneko plangintza pertsonalizatua eskaintzen die, ondorengo zerbitzuen bidez:

Informazio gehiago eskatu

Informazioa

Lan-merkatuari buruzko berriak ematen ditu: sektorea, lanbidea, laguntzak, legedia, argitalpenak, etab.

Formazioa

Bakoitzaren helburu profesionalari eta lan-merkatuak eskaintzen dituen aukerei egokien lotzen zaien formazioa eskaintzen du.

Autoenplegua

Enpresa nahiz negozio txiki bat abian jartzeko aholkularitza eta laguntza ematen du.

Orientazioa

Elkarrizketa pertsonala abiapuntutzat hartzen duen prozesu malgu baten bidez, lan-bilaketa eraginkorrerako urratsak finkatzen laguntzen du eta, bide batez, lan-bilaketa aktiboa identifikatzen.

Kolokazioa

Lan-eskaintza eta hautaketa-prozesuetarako sarbidea errazten du.

IIBZ (Ikasketa eta Ikerketarako Baliabide-Zentroa)

Goierri Eskolako IIBZ ikerketa- eta dokumentazio-zentro bat da non ikaskuntza, kudeaketa ikerketa eta informazio eta komunikazio teknologia (IKT) berrien inguruko arazo teknikoei, metodologikoei eta ezagutza-arazoei ebazpena ematen dieten zerbitzu guztiak batzen diren. Unibertsitate-ingurunean baina, aldi berean, enpresa eremuan kokatua eta teknologia berrietara egokitua dagoenez, bailarako enpresei bere zerbitzuak eskaintzen dizkie.

Informazio gehiago eskatu

Erreziklai ikastaroak

Honako hau Goierri Eskolak beraien ezagutza areagotu edota garatu nahi duten langile nahiz langabetuei eskaintzen dien ikastaroen zerrenda da. Doako kurtsoak HOBETUZ eta LANBIDEren programen bitarteko finantzazioari esker ematen dira.

Informazio gehiago eskatuIkastaroen zerrenda ikusi

Diru-laguntzen programak

Ikastetxeak egiaztatutako eskarmentua du ezagutza-alor desberdinetan. Hala nahi duten enpresen eskura jartzen dugu gure ezagutza hori, haiekin batera elkarlaneko proiektuak garatzeko. Era berean, SPRIk eta beste zenbait erakundek emandako diru-laguntzetaz baliatzeko laguntza eta ezagutza eskaintzen dizuegu.

Globalizazioaren eta krisiaren baterako eraginek ekarri duten testuinguru ekonomiko berria dela eta, behar-beharrezkoa da enpresek goi-mailako negozio-estrategiak eta kudeaketa-estrategiak izatea. Horiek gara daitezen bultzatzeko, enpresek Innobideak estrategia sortu dute. Bi programa hauen bidez zabaltzen da: Lehiabide – Negozio-estrategiak eta Kudeabide – Kudeaketa-estrategiak.

INNOBIDEAK-Lehiabide programaren egitekoa proiektu estrategiko banakakoei nahiz lankidetzakoei laguntzea da. Proiektu horiek, balio-proposamenak hobetzen eta/edo negozio-ereduak berritzen direnetik, enpresen posizionatze lehiakorra hobetu behar dute.

El periodo para solicitar esta ayuda comenzará el 4 de Marzo y terminará el 30 de Septiembre (o hasta agotamiento presupuestario) Para más información visite web oficial lehiabide

INNOBIDEAK-Kudeabide programaren egitekoa da erakundearen esparru guztien kudeaketa eraginkorrean lehiakortasuna bultzatzea, bide malgua eta enpresen beharretara egokitutakoa eskainita, zorroztasunaren, konpromisoaren eta emaitzen truke. Kudeaketa aurreratuaren eredua erabiltzen da erreferentzia gisa.

Laguntza hau eskatzeko epea martxoaren 17tik ekainaren 2ra bitartekoa da (edo aurrekontua amaitzen denean).

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri zaitez, mesedez. Era berean, INNOBIDEAK webgune ofizialean ere sar zaitezke.

Informazio gehiago eskatu

TKGUNEko partaide gara

LHko Ikastetxeok osatzen dugun sareak gure azpiegitura eta metatu dugun jakintza zure eskura jartzen dugu.

www.tkgune.eusESKUORRIAInformazio gehiago eskatu

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

©2022 GOIERRI ESKOLA. 

Log in with your credentials

Forgot your details?